13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

PITILLAS

2006ko karga-tasak onetsirik

Pitillasko Udalak, 2005eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin erabaki zuen karga-tasak eta gainerako tributu-errekarguak onestea eta 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jartzea.

1._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa exekuzio materialaren aurrekontuaren ehuneko 4 izanen da.

2._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko urteko karga-tasa % 0,279 izanen da.

3._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko urteko karga-tasa % 0,855 izanen da.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan balioa zenbat igo den zehazteko, ezarriko da 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan urte tarte bakoitzerako ezartzen den gutxieneko portzentajea eta karga-tasa ehuneko 8 izanen da.

5._Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako, aipatu 2/1995 Foru Legearen 154. artikuluan aurreikusitako indizeen artean, ondokoa ezarriko da: 1,40 herriko udal mugapearen barneko jardueretarako.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2005eko abenduaren 19an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0600762