13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAITZ

Araizko Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala Intza-Araizko 6. poligonoko 538. lurzatian. Hasierako onespena

Araizko Udalak 2006ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Araizko Arau Subsidiarioetako determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, Intza-Araizko 6. poligonoko 538. lurzatiaren kategoria aldatzeko. Sustatzailea Joaquina Iriarte Goikoetxea andrea da.

Aldaketaren norainokoa: Intza-Araizko 6. poligonoko 538. lurzatiaren kategoria aldatzea. Lurzati horretarako sailkapen hau proposatzen da: gordetzeko lurzoru urbanizaezina, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoruaren azpikategoriarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Araitzen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0600703