II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
T U T E R A
E D I K T U A
Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du:
Ikusirik bulegoetako langileei dagokienez (E.L.Z.koak salbu) 2006. urterako Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak igorri zuen lan egutegia (erregistroko 15741 sarrera zk.); halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzen duen martxoaren 16ko 6/1999 Foru Legeari eta 2006. urterako, Nafarroako Foru Komunitatean, lanik gabeko jaiegunak zehazten dituen Lan zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 26ko 462/2005 Ebazpenari jarraituz, baita Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabideen Antolaketaren zinegotzi delegatuak luzatutako komunikatua kontuan hartuz, ebatzi dut:
Lehenbizikoa._Udal bulegoetan (E.L.Z.n salbu) lan egiten duten Tuterako Udalaren enplegatuen 2006rako lan egutegian, ondoko egun hauetan itxita izanen dira udal bulegoak, arrazoi hauengatik:
_Nafarroako Gobernuak ezarritako jaiegunak:
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Apirilaren 13a: Ostegun Santua.
Apirilaren 14a: Ostiral Santua.
Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 25 eta 26a: Santa Ana festak.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
Abenduaren 4a: astelehena, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna denaren biharamuna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
_Lanegunak ez direnak:
Uztailaren 24, 27 eta 28a.
Abuztuaren 14a.
Urriaren 13a.
Abenduaren 26a.
Bigarrena._Urteko lanorduen banaketa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan urteko lanorduen kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da:
1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:30etik 15:00etara; gainerako ordua langileak sartu ahalko ditu, hautara eta malguki, 7:30etik 8:30era eta 15:00etatik 16:00etara. Onetsitako egutegian bost ordu eta hogeita hamar minutu sobran daude eta langileak nahi bezala hartuko ditu.
2. Artikulu honen aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla medio lanaldi berezia duten enplegatuei.
Hirugarrena._Jendea hartzeko ordutegia, oro har, goizeko zortzi eta erdietatik eguerdiko ordu bietara bitartekoa izanen da.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2005eko abenduaren 28an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0600684