13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BETELU

Ordenantzetako aldaketa behin betiko onetsirik

Udalak 2005eko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen honako ordenantza fiskal hauetako tarifen aldaketa:

1. Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Beteluko pilotaleku estalia erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.

Bukatu da jendaurrean egoteko epea, 2005eko abenduaren 2ko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratua, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bihurtu da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen dira aldatutako artikuluak.

Betelun, 2006ko urtarrilaren 11n._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

5. artikulua. Zerbitzuko tarifak kontzeptu hauengatik izanen dira:

a) Ordaindu beharreko kuotak kalkulatu eta sortzeko, kontuan hartu beharreko gutxieneko kontsumoa finkatu da: 38 (hogeita hemezortzi) metro kubiko.

b) Ur-hornidura, etxebizitzetarako, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko: 0,23 euro.

c) Industriarako edo ureztaketarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,25 euro.

d) Kontsumitutako 120 metro kubikotik gora, 0,25 euroko tasa finkatu da metro kubiko bakoitzeko.

e) Hornidurako hartunea paratzeagatik: 67,00 euro.

BETELUKO PILOTALEKU ESTALIA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua. Instalazioak erabiltzeko ondoko tarifak aplikatuko dira:

_2 euro orduko, argirik gabe.

_7 euro orduko, argiarekin.

Iragarkiaren kodea: L0600679