II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, VILLAFRANCAKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Prezio publikoen ordenantza fiskalaren 2006rako aldaketa
Arguedasko, Valtierrako, Villafrancako, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2006ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen aho batez:
1) Etxez etxeko laguntza zerbitzua (ELZ) emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa onestea.
2) Ortopediako materiala alokatzeko zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa onestea.
3) Prezio publikoen igoera % 3,4koa izanen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Denboraz eta moduz erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Cadreitan, 2006ko urtarrilaren 12an._Kontzejuburua, Javier Fernández García.
Iragarkiaren kodea: L0600676