II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, VILLAFRANCAKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2006ko lan egutegia eta epeak kontatzeko baliogabeak izanen diren egunak
Arguedasko, Valtierrako, Villafrancako, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, aurtengo urtarrilaren 11n egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen aho batez:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2006. urteko lan egutegia onesten duen abenduaren 12ko 167/2005 Foru Aginduan, herri festak finkatzen dituen azaroaren 30eko 1088/2005 ebazpenean eta Nafarroako Foru Komunitatean epeen konputurako 2006. urtean baliogabeak diren egunak zehazten dituen abenduaren 26ko 144/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Mankomunitaterako ere onestea erabaki da. Halaber, eta jaiegun eta egun baliogabeei dagokienez, Cadreitako herriko jaiak ere kontuan hartzea erabaki da, hortxe baitago Mankomunitatearen egoitza.
2. Erabaki horiek eta jaiegun eta egun baliogabeen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Urtarrilak 6: Errege eguna.
Urtarrilak 17: San Anton. Herriko besta.
Apirilak 13: Ostegun Santua.
Apirilak 14: Ostiral Santua.
Apirilak 17: Pazko biharamuna.
Maiatzak 1: Langileen eguna.
Uztailak 15: herriko besten bezpera, 12:00etatik aurrera.
Uztailak 17, 18 eta 19: herriko festak.
Uztailak 25: Santiago eguna.
Abuztuak 15: Abuztuko Andre Maria.
Urriak 12: Espainiako jai nazionala.
Azaroak 1: Omiasaindu.
Abenduak 4: astelehena, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna denaren biharamuna.
Abenduak 6: Konstituzioaren eguna.
Abenduak 8: Ama Birjina Sortzez Garbia.
Abenduak 25: Eguberri eguna.
Epeen konputurako, egun baliogabe deklaratzen dira 2006. urterako, igande eta jaiegun guztiak, gehi zehazturiko jai egun guztiak.
Cadreitan, 2006ko urtarrilaren 12an._Mankomunitateko burua, Javier Fernández García.
Iragarkiaren kodea: L0600675