13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

D E I E R R I

Errezuko Udal Planeko UE1 unitatearen aldaketa xehekatua behin betiko onetsita

Udalak, 2005eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoa zuela:

Lehena._Ikusirik planeamenduaren aldaketan Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/02 Foru Legeak dakarren legezko tramitazioa erabili dela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak adostasun txostena eman duelarik, eta ikusirik, halaber, txosten juridikoa eta udal arkitektoarena, behin betiko onetsi da Errezuko UE1eko aldaketa xehekatua.

Bigarrena._Agiriaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamabost egunean.

Behin betiko onespena eta araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira Udal Planeko araudian aldatu diren artikuluak.

Deierrin, 2006ko urtarrilaren 3an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

ERREZUKO UDAL PLANEKO ANTOLAMENDU XEHEKATUKO DETERMINAZIOEN ALDAKETA

Deierriko Udal Planean ezarritako UE1 unitatearen (Errezu) mugapena zuzendu nahi da, erantsitako planoaren arabera lurzatiek duten benetako mugapenari jarraituz.

Iragarkiaren kodea: L0600669