II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
D O N E Z T E B E
Aldaketa hasiera batean onetsirik ordenantza fiskaletako tarifetan
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13.ean xedatutakoari jarraikiz, ondotik heldu diren ordenantza fiskaletako tarifen aldaketak ematen dira argitara. Aldaketa horiek hasiera batean onetsi ziren, 2005eko urriaren 27ko osoko bikuran hartutako erabakiaren bidez.
Aditzera ematen da ezen bai aldaketak bai aipatu udal erabakia ikusgai egonen direla Udalbatzaren iragarki oholean, hogeita hamar egun baliodunean egon ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea udal idazkaritzan azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatu aldaketak behin betikoz onetsitzat hartuko dira.
Tarifa berriek 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.
Donezteben, 2005eko urriaren 28an._Alkatea, sinadura ulertezina.
E R A N S K I N A
1. Establezimenduak irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
10. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea: berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.
I.1._Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:
Azalerako lehen 50 m²: 1,025 euro/m².
51tik 100 m² bitarte: 0,825 euro/m².
101etik 500 m² bitarte: 0,630 euro/m².
501etik 1.000 m² bitarte: 0,430 euro/m².
1.001 m² baino gehiago: 0,230 euro/m².
I.2._Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:
Azalerako lehen 50 m²: 0,630 euro/m².
51tik 100 m² bitarte: 0,495 euro/m².
101etik 500 m² bitarte: 0,340 euro/m².
501etik 1.000 m² bitarte: 0,200 euro/m².
1.001 m² baino gehiago: 0,042 euro/m².
II. epigrafea: jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.
II.1._Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen % 50 izanen dira.
II.2._Lokalez aldatzea:
Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen % 90 ordainduko da.
II.3._Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.
a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.
b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutienez 35,45 euro.
II.4._Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.
Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 19,80 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.
2. Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
1._Estolderiaren sarera lotzeko lizentzia edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 32 euroko zenbateko finkoa izanen da.
2._Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.
Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:
a) Etxebizitzak:
_Estolderiagatik, 0,083 euro/m³.
_Arazketagatik, - euro/m³.
b) Erabilera bakarra etxebizitza izatea ez duten finka eta lokalak:
_Estolderiagatik, 0,102 euro/m³.
_Arazketagatik, - euro/m³.
3. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
a) Leku-Eder zinematokiko sarrerak: 3,65 euro. (BEZa barne).
b) Igerilekuak (eguneko sarrerak):
_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,25 euro.
_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 2,60 euro.
_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 3,40 euro.
c) Igerilekuak (hilabeteko abonuak):
_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 7,40 euro.
_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 18,45 euro.
_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 25,80 euro.
d) Igerilekuak (udako denboraldiko abonuak):
_4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 11,10 euro.
_12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 25,80 euro.
_18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 36,90 euro.
e) Frontoia:
_Frontoia argirik gabe erabiltzea: 4,00 euro/ordua.
_Frontoia argia eta guzti erabiltzea: 8,00 euro/ordua.
f) Kultur etxea:
_Kultur etxea berogailurik gabe erabiltzea: 3,40 euro/ordua.
_Kultur etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 6,80 euro/ordua.
g) Kiroldegia:
_Pista argirik gabe erabiltzea:
-1/2 pista: 7,00 euro.
-2/2 pista: 14,00 euro.
_Pista argia eta guzti erabiltzea:
-1/2 pista: 9,00 euro.
-2/2 pista: 18,00 euro.
h) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 5,00 euro.
i) Squasha:
-Ordu erdia: 3,00 euro.
-Ordu 1: 5 euro.
j) Dutxa hutsa: 2,06 euro.
h) Sauna, muskulazio aretoa eta squasha:
_Eguneko bonoa: 3,00 euro.
_10 saioko bonoa: 15 euro.
_Hilabeteko bonoa: 24,00 euro.
_Bi hilabeteko bonoa: 36,00 euro.
_Hiruhileko bonoa: 50,00 euro.
Oharra: Urritik ekainerako jarduketetarako prezio bereziak negoziatuko dira.
4. Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
5. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta horren mantentze-lanarengatik. Kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren ariora. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da, Udalak hornituak badira.
Kontagailuaren diametroa: 10 mm. euro/hihurilekoa: 0,743.
Kontagailuaren diametroa: 15 mm. euro/hihurilekoa: 1,122.
Kontagailuaren diametroa 25 mm-koa: 2,250 euro/hiruhilekoa.
Kontagailuaren diametroa 40 mm-koa: 7,867 euro/hiruhilekoa.
Kontagailuaren diametroa 50 mm-koa: 8,265 euro/hiruhilekoa.
Kontagailuaren diametroa 60 mm-koa: 16,511 euro/hiruhilekoa.
b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik: 0,249 euros. Kontsumoko 60 m³-tik goiti tarifa 0,373 izanen da.
c) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzetik: 0,328 euro.
d) Horniduraren ur-hartunea paratzeagatik:
_Hirigunean: (banaketa sare orokorra baldin bada). Eraikitako metro lineal erabilgarrien kopurua, etxebizitza eta lokaletan, bider 11,705 euro/metro lineala.
_Hirigunetik kanpora: erabilera industrialetarako edo horien parekoetarako (baserriak, baratzeak, etab.). Metro linealen kopurua sarera lotu beharreko tokitik: 1,108 euro/metro lineala.
(Kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa, distantziaren ariora (metro linealak) lotunetik eraikin, baratze, eta abarretara)
5. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea. Zoruaren aprobetxamendu bereziak.
I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik:
Mahaiak: 8,80 euro urtean bakoitzetik.
Kadirak: 4,55 euro urtean bakoitzetik.
I.2. Azoka tikiak, egun bakoitzetik:
_Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta:
-Egunean: 7,85 euro.
-Denboraldia: 300,65 euro.
_Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturazkoak diren bertze gauza batzuk saltzea:
-Egunean: 7,85 euro.
-Denboraldia: 300,65 euro.
I.3. Azoka tikiak.
_Eskulan tikiak, bisuteria eta bertzelako produktu baimenduak, toki bakoitzetik:
-Egunean: 7,85 euro.
-Denboraldia: 300,65 euro.
-Bestak eta feriak: 10,75 euro/metroa.
I.4. Bertzelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik (garabiak, kioskoak).
Tasa bakarra ezartzen da, okupazioko egun bakoitzetik kobratuko dena.
Tarifa bat ezarri da, lurzoruaren balioaren eraginaz balorazio txostenean onesten denaren ariora, eta gutieneko tarifa hau ezarri da:
_Egunean: 0,15 euro. I.8. Espaloien okupazioa
_Hilabetean, metro lineal bakoitzetik 13,20 euro
II. epigrafea. Aprobetxamendu bereziak hegalkinean.
II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.
_Eraikitako m² bakoitzetik: 1,325 euro.
II.2. Bertze aprobetxamendu batzuk:
_m² edo zatiki bakoitzetik, egunean: 0,085 euro.
_m² edo zatiki bakoitzetik, hilean: 1,985 euro.
_m² edo zatiki bakoitzetik, urtean: 19,855 euro.
III. epigrafea. Aprobetxamendu bereziak zorupean.
_Ezarritako biltontzi bakoitzetik, urtean: 4,300 euro/m².
_Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutieneko kuota, metro lineal bakoitzetik eta urtean:
_Bertze aprobetxamenduak, m² edo zatiki bakoitzetik:
-Egunean: 0,013 euro.
-Hilabetean: 0,330 euro.
-Urtean: 4,300 euro.
IV. epigrafea. Gutieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:
_Aldamioak: 16,55 euro.
_Hesiak: 16,55 euro.
_Bertzelako aprobetxamenduak: 16,55 euro.
_Jarduera salerosketa denean: 19,85 euro.
6. Kamioiendako aparkalekuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea: kamioiak eta autobusak:
Urteko abonua:
1._Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 155 euro.
2._Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen ez dituztenak, edo erroldaturik egon gabe ere zergak Donezteben ordaintzen dituztenak: 312,75 euro.
3._Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 469,10 euro.
II. epigrafea: karabanak eta roulotteak.
Urteko abonua:
1._Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 155 euro.
7. Udalaren Musika Eskolako irakaskuntza zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
_Izena ematea: 17,05 euro.
_Abesbatzan izena ematea: 4,80 euro.
_Banda edo taldean izena ematea (banda bakarrik): 6,40 euro.
_Musika tresna: 26,45 euro.
_1. zikloa: 39,20 euro.
_2. zikloa: 44,30 euro.
_3. zikloa: 46,35 euro.
_Ciclo 4 (Instrum+grupo): 29,90 euro.
_Panderoa: 13,20 euro.
Tarifa hauek % 50 gehituko zaizkie herri honetan bizi ez diren ikasle guztiei.
8. Obra hondakinak udal hondakindegian botatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
A) Hondakinak botatzen dituen kamioi bakoitzetik, 1000 kg bitarte: 3,60 euro.
B) Hondakinak botatzen dituen kamioi bakoitzetik, 1.001etik 5000 kg bitarte: 11,60 euro.
C) Hondakinak botatzen dituen kamioi bakoitzetik, 5001etik 10.000 kg bitarte: 18,75 euro.
D) Hondakinak botatzen dituen kamioi bakoitzetik, 10.001etik 20.000 kg bitarte: 28,65.
E) Hondakinak botatzen dituen kamioi bakoitzetik, 20.001 kg-tik goiti: 42,95 euro.
9. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.
5. artikulua. Ordenantza hau tarifa hauek zuzenduko dute:
1._Eskabide eta agiriak.
e) Edozein udal agiriren kopiak edo fotokopiak. Orri bakoitzetik, 0,19 euro (DIN A4) eta 0,38 euro (DIN A3).
2._Ziurtagiriak.
a) Udal bulegoek, azken hirurteko agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzetik 0,65 euro.
-Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua ... euro.
-Sei urtetik goiti, urte bakoitzetik lehenbiziko pleguari
erantsiko zaio: ... euro.
b) Finken hirigintza egoera kreditatzen duten ziurtagiriak: 0,65 euro.
c) Egindako dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak: 0,65 euro.
d) Bertze ziurtagiri motak: 0,65 euro.
e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,65 euro.
3._Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.
c) Plan partzialen onespena, hektareako 63,95 euro.
d) Plan partzialetako aldaketak, hektareako 31,95 euro.
f) Establezimenduak irekitzeari lotuta ez dauden jardueretan aritzeko lizentziak, 16,00 euro.
g) Namainsak fakturatzen dituen lanen zenbatekoa zerbitzua eragiten duten interesatuei kobratuko zaie, hori ofizioz gertatu nahiz alderdi batek eskaturik gertatu.
4._Lehiaketa eta enkanteak.
a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik, 6,38 euro.
d) Agiriak konpultsatzea: 0,65 euro konpultsa bakoitzetik.
10. Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea. Zangak irekitzea.
I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino tikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:
I.1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 6,60 euro.
I.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 5,30 euro.
I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 3,30 euro.
I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:
I.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 9,90 euro.
I.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 6,60 euro.
I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 4,60 euro.
II. epigrafea.
Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:
Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 6,60 euro.
11. Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea. Ibilgailuen pasabidea.
Metro karratu edo zatiki bakoitzetik, urtean: 17,60 euro.
II. epigrafea. Tokia erreserbatzea.
II.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzetik, urtean: 19,85 euro.
II.2. Ordutegi mugatuko erreserba: Metro lineal edo zatiki bakoitzetik, urtean: 6,60 euro.
II.3. Behin-behineko erreserba.
Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren ariora zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 6,60 euro.
12. Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.
1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 33 euro.
2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 66,20 euro.
3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 185,35 euro.
Lanegunetan, 20:00etatik aitzina, tarifa arrunta % 20 goititu eta ondoko tarifak aplikatuko dira:
1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 39,70 euro.
2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 79,40 euro.
3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 222,40 euro.
Jaiegunetan % 50 goitituko da. Hona hemen:
1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 49,65 euro.
2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 99,25 euro.
3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 278,00 euro.
Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.
1._Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,10 euro.
2._3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 3,30 euro.
3._3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 8,80 euro.
Iragarkiaren kodea: L0600730