I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
838/2005 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, 2006. urtean zergadunen etxeetara aldian-aldian igortzen diren zerga-aitorpenen inprimakiak inprimatu, maneiatu eta Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A. sozietatean uzteko lanak esleitzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:
_Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.
c) Espedientearen zenbakia: 214/2005.
_Kontratuaren xedea:
a) Kontratu mota: laguntza.
b) Xedearen deskripzioa: 2006. urtean zergadunen etxeetara aldian-aldian igortzen diren zerga-aitorpenen inprimakiak inprimatu, maneiatu eta Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A. sozietatean uztea.
c) Lizitazioko iragarkia noiz argitaratua: 2005eko 121. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 10ekoa.
_Izapidaketa mota eta esleitzeko prozedura eta modua:
a) Izapidaketa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: lehiaketa.
Hasierako aurrekontua: 70.000,00 euro (11.647.020 pezeta), BEZa barne.
_Esleipena:
a) Eguna: 2005eko abenduaren 1a.
b) Kontratista: Equipo Postal, S.L.
c) Nongoa: Espainiakoa.
d) Zenbatekoa, gehienez: 70.000 euro, BEZa barne, eskaintza ekonomioaren arabera. banakako prezioak hauek direla:
.Bi tintatan aurreinprimatutako paper orri bakoitzeko (DIN A4 neurrikoa, 90 gramo/m²), 0,022 euro (BEZa barne).
.Inprimatutako orrialde bakoitza (DIN A4 neurrikoa), 0,010 euro (BEZa barne).
.Leihatilako kanpoko zorro bakoitza (320 x 240 milímetrokoa g.g.b.) bi tintatan inprimatua, Nafarroako Gobernuaren armarria, Nafarroako Zerga Ogasunaren logotipoa eta "frankeo ordaindua" inskripzioa dituena, 0,097 euro (BEZa barne).
.Manipulazioa (zergadun beraren inprimakiak prestatu, boltsan sartu, boltsa itxi, posta kodeen arabera sailkatu eta Posta eta Telegrafoetarako erakunde autonomora eramatea), egiten den bidalketa bakoitzeko, 0,082 euro (BEZa barne).
Iruñean, 2006eko urtarrilaren 10ean._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.
Iragarkiaren kodea: F0600784