13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

A N T S O A I N

Arau-hausteen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

1. Zehapen espedientearen ebazpena eman aurretik, interesatuak isuna 100eko 30 merkeago ordaintzen ahalko du, hala ezartzen baita martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan. Ordainketa Udalaren bulegoetan egiten ahal da (Udaletxeko plaza, 1), edo posta igorpenaren bidez, bertan izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adierazita.

2. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da, arau-hauste oso larriagatik, eta horren zehapena 1500 eurorainokoa izan daiteke.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, agiri honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

4. Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta frogarik proposatzen ere, agiri hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta egitate frogatutzat joko dira, berriz, haiek ekarritako arau-haustea, haren kalifikazioa, haien erantzulea eta proposatzen den zehapena. Horiek denak jakinarazpenean ageri dira, dagozkien laukitxoetan, idazkun hauek dituztela: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatuaren deiturak eta izena" eta "zenbatekoa". Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udalaren bulegoetan dagoela bere eskura, Udaletxeko plazako 1ean, eta bertan aztertzen ahalko duela, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere, lanegunetan, 8:00etatik 14:30ra.

5. Nolanahi ere, interesatuak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horretarako, dagokion idazkia Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du.

Antsoainen, 2006ko utarrilaren 19a._Alkatea, Alfredo García López.

ESPED. JABEA MATRIKULA TOKIA EGUNA ORDUA ZENBATEK. BSL ZEO ORD

2005/1178 NEREA PEREZ ALDUNATE 0184 CGM N. FORUEN K.-LERIN K. ARTEAN 2005-11-15 17:10 96,16 53.1 132.1 -

2005/1179 CARLOS TEJERINA OTAÑO NA-3877-AK LAPURBIDE, 7 2005-11-15 11:40 96,16 38.3 91.2.M -

2005/1181 CESAR ROIS COSTA NA-7019-BB DIVINA PASTORA, 14 2005-11-18 18:55 96,16 38,3 91,2m -

2005/1182 XABIER RODRIGUEZ ROMERA M-3260-IV HARROBIEN ZHK., 7 2005-11-21 12:48 60,10 38.3 91.1 -

2005/1183 CESAR LUIS MURUGARREN NA-8473-AS LERIN, 29 2005-11-22 13:20 60,10 39.1.E 94.2.E -

2005/1185 NEREA PEREZ ALDUNATE 0184 CGM LERIN ETA LAPURBIDE ARTEAN 2005-11-23 19:00 60,10 38.3 91.2.M -

2005/1191 JULIUS OMOROGBE NA-8430-AJ LAPURBIDE, LERINDIK 2005-11-27 17:34 96,16 38.3 91.2.M -

2005/1192 ANA BARCIA ALONSO NA-9786-AC LAPURBIDE ETA LERIN ARTEAN 2005-11-27 17:40 96,16 38.3 91.2.M -

2005/1195 MANUEL MATEO MACIAS NA-6909-AN DIVINA PASTORA LERINDIK 2005-11-28 19:15 96,16 39,2A 94,2A -

2005/1196 XABIER RODRIGUEZ ROMERA M-3260-IV OSTOKI, NOAIN ANAIAK 2005-11-29 00:40 96,16 39.2.D 94.2.D -

2005/1199 MARIA JOSE IRIGOYEN QUEREJETA 4149 BGZ DIVINA PASTORA, 6 2005-11-29 18:10 96,16 38.3 91.2.M -

2005/1200 JOSE LUIS ESTEVEZ JIMENEZ NA-3617-AV LERIN, 13AREN PAREAN 2005-11-29 18:10 96,16 39.2.C 91.2.G -

2005/1201 SUSANA TOLOSANA GLARIA NA-7221-AB DIVINA PASTORA, 10 2005-11-29 18:20 96,16 39.2.C 91.2.G -

2005/1204 FRANCISCO JAVIER DIAZ GONZALEZ SS-6050-W LAPURBIDE, 6 2005-11-30 18:10 150,25 3.1 9.2 -

2005/1206 FRANCISCO JAVIER DIAZ GONZALEZ SS-6050-W LAPURBIDE, 6 2005-11-30 18:10 96,16 39.2.C 91.2.G -

2005/1207 JOSE MIGUEL RODRIGUEZ BARRENECHEA 3712 CZK DIVINA PASTORA, 10 2005-11-30 17:25 60,10 39.2.C 94.2.C -

2005/1211 DANIEL BAUTISTA MERINO Z-7868-AN LAPURBIDE, 8 2005-12-02 11:30 96,16 38.3 91.2.M -

2005/1214 MANUEL RAMON OTERO CORTIZO NA-1059-AX HARROBIETAKOA LAPURBIDEREKIN 2005-12-02 19:35 60,10 38.3 91.2.M -

2005/1215 ANTONIO ANSO ROQUE NA-1567-AD EZKABA, HARROBIETAKOA 2005-12-03 21:35 60,10 39.2e 94.2e -

2005/1217 JUAN ANTONIO ZUECO MELERO 7071 CZD MENDIKALE, 6AREN PAREAN 2005-12-06 18:05 96,16 39.2.A 91.2.J -

2005/1218 MARIA PAZ AIZPURUA JAIMERENA NA-0112-AV DIVINA PASTORA, 4 2005-12-07 9:20 96,16 39.2.A 94.2 -

2005/1221 JOSE JOAQUIN SADABA ELIZALDE 1618 DBM LAPURBIDE, 4 2005-12-07 11:15 96,16 39.2.C 91.2.G -

2005/1222 JAIME ALBERTO GALEANO HINCAPIE NA-9871-BB BERRIOBIDE, 5 2005-12-09 00:50 96,16 38.3 91.2.M -

2005/1223 SEBASTIANA MORALES GILA NA-3819-AY LAPURBIDE, 4 2005-12-09 09:35 96,16 39.2.C 94.2.C -

2005/1224 OSMAN SAFEROV ABDIKOV 2491 BHC LAPURBIDE, 4 2005-12-09 9:40 96,16 39.2.C 91.2.G -

2005/1227 JUAN LUIS ERBITI MITXELTORENA 4367 CJN OSTOKI, PARKING 2005-12-10 21:15 60,10 39.2.E 94.2.E -

2005/1228 MACARENA ECHEVERRIA JIMENEZ NA-9327-AT LAP., BAR ESTRELLA ONDOAN 2005-12-11 19:42 96,16 39.2.E 94.2.E -

Iragarkiaren kodea: L0600860