13. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

293/2005 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren zuzendari nagusiak emana, 2006. urtean Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuari finantza arloan aholku emateko zerbitzua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da kontratu hau esleitu dela:

Esleipena egiten duen entitatea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala

c) Espedientearen zenbakia: 244/2005

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: laguntza.

b) Xedearen deskripzioa: finantza arloan aholku emateko zerbitzua.

c) Lizitazioko iragarkia noiz argitaratua: 2005eko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Izapidaketa, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapidaketa: arrunta

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

Hasierako aurrekontua:

27.500 euro, BEZa barne.

Esleipena:

a) Eguna: 2005eko abenduaren 29a.

b) Kontratista: Consultores de Administraciones Públicas, S.A.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 26.050 euro, BEZa barne.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 9an._Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren zuzendari nagusia, Concepción Aranguren Alvarez.

Iragarkiaren kodea: F0600474