128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana igogailuak jartzeko Iratxeko Monasterioaren kaleko 62 eta 66 zenbakietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-OCT-06 (4/CU).

Iratxeko Monasterioaren kaleko 62 eta 66 zenbakietan igogailua jartzeko xehetasun azterlana jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko uztailaren 5ean hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2006ko abuztuaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu), ez baita espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Iratxeko Monasterioaren kaleko 62 eta 66 zenbakietako eraikinetan igogailua paratzeko. Antonio Gómez Couto jaunak aurkeztua da tramitatzeko, etxejabeen elkartearen ordezkari gisa.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko urriaren 9an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0616256