128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Arau Subsidiarioetako 2. banaketa eremuaren borondatezko birzatiketa. Urbanizazio proiektua

Alkatetzak, urriaren 3an eman 116/2006 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatu du:

"1. Behin betikoz onestea 2. banaketa eremua, hau da, "Los Cabezos" industrialdea, urbanizatzeko proiektua, Rafael Martínez Lizanzu industria ingeniariak sinatu duena eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 042957 zenbakiarekin 2004ko azaroaren 22an ikus-onetsia. Sustatzailea 2. banaketa eremuko Borondatezko Birzatiketaren Batzordea da. Horrekin batera aldaketak ere sartu dira, hain zuzen ere hasierako onespenean aipatzen ziren 1. eta 2. eranskinetan agertzen direnak, baita sustatzaileak eskatu eta ekarri zituen agiri osagarriak ere, 3. eranskina osatzen baitute. Hura ere Rafael Martínez Lizanzu industria ingeniariak sinatu du eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 51132 zenbakiarekin 2005eko maiatzaren 24an ikus-onetsi, eta gisa horretara hasierako onespenean hirigintza aldetik egiten zitzaizkion errekerimenduei eman zaie erantzuna. Proiektuak, bertzalde, Udalaren arkitekturako aholkularitzaren oniritzia du, bere 42. txostenean jasotzen den bezala, 2005eko maiatzaren 30eko data baitu. Harekin batera onetsi da Los Cabezos industrialdera NA-134 errepidetik sarbidea egiteko proiektua, Jesús Solesio Lillo industria ingeniariak sinatu duena eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 1561/05 zenbakiarekin 2005eko abuztuaren 24an ikus-onetsia, bere eranskinarekin batean, egile eta ikus-onetsi zenbaki berak dituena eta 2005eko irailaren 19ko data, nahiz eta kasu honetan Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak 2006ko urtarrilaren 13ko txostenean (2005eko espedienteak, 330507, 307829 eta 236885 zenbakiak dituztenak) emandako aginduei jarraikiz. Delako txostena jendaurrean egon bitartean aipatu zen eta sustatzaileari igorri zitzaion, ulertzen baita Lodosako Udalari hartan jartzen zitzaizkion betebehar guztiak 2. banaketa eremuko Birzatiketa Batzordearenak direla, hura baita egiazki sustatzailea, eta haren izenean ekin behar zen, eta ez toki administrazio honenean. Urbanizazio proiektu horren osagarri dira azpiegitura elektrikoa garatzeko agiri teknikoak, hasierako onespenean ere aipatzen zirenak, oraingo honetan aipatutzat jo eta behin betikoz onesten baitira, hirigintza aldeko tramitazioari dagokionez, gainerako administrazio baimen-emaileek jartzen dituzten gainerako baldintzetan. Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legean ezarritakoa bete beharko da, lehia librearekiko errespetua barne, nahiz eta Tenaria, S.A.ren idazkia alegaziotako ezetsi den, jendaurreratzean aipatzen bada ere, jendaurrean egoteko epetik kanpora aurkeztu baita. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

2. Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, tramitatutako agiriak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluarekin bat, eta sustatzaileari jakinaraztea, hau da, 2. banaketa eremuko Birzatiketa Batzordeari, IFZ G-31838105 baitu, hartan sarturik baitaude jarduketa eremuko lurren jabe guztiak.

3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lodosan, 2006ko urriaren 3an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0616072