128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko irailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Getze-Galarko 4. poligonoko 86. lurzatiaren xehetasun azterlana, María Socorro Martínez de Irujo Mezquíriz andreak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze-Galarren, 2006ko urriaren 5ean._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0616102