128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FALTZES

Behin betikoz onetsirik xehetasun azterlana

Faltzesko Udalak, 2006ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea honako xehetasun azterlan hau: Alicia Martínez Fernández arkitektoak prestatua 2006ko apirilaren 19ko datarekin, eta E.H.A.E.O.k 2006ko maiatzaren 12an ikus-onetsia, etxebizitzako hiru izkinaren lerrokaduren aldaketa puntuala egiteko, "Casas Baratas" alderdian, María Santos Ciriza Aguirrek eta ezkontideak sustaturik.

Faltzesen, 2006ko irailaren 29an._Alkatea, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0616071