128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Egues eremuko xehetasun azterlanaren aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen, 2006ko urriaren 4an, hasiera batez onesteko 1. sektoreko B-1 unitate morfologikoaren xehetasun azterlanaren aldaketa (Elkano-Ibiriku-Egues eremuko 1. banaketa eremuan), Rufino J. Hernández Minguillón jaunak aurkeztua Promociones Anchoriz, S.L. enpresaren izenean

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2006ko urriaren 4an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0616144