128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehekatuaren behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2006ko irailaren 15eko osoko bilkura arruntean, besteak beste, ondokoa erabaki zuen, 14. puntuari dagokionez:

1. Behin betiko onestea 69. poligonoko 465. lurzatiaren kategoria aldaketa, Iruritan, Baztango Udal Planean oihan lurzoru urbanizaezin izatetik produktibitate ertaineko lurzoru izateko. Miguel María Jaunsaras Echandik egin zuen eskaera, horretarako ireki den espedientean ageri bezala.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ukituentzat jakinarazpen ondorioa izan dezan, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, arlo honetan indarra duen legeriarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2006ko urriaren 4an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0616223