128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTEITZA

2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak behin betiko onetsirik

Udalak 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. eta 2. aldaketak onetsi zituen, hasiera batean, 2006ko ekainaren 5ean egin osoko bilkura arruntean.

Hasierako onespenaren iragarkia 2006ko 81. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 7an. Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Hauek dira behin betiko onetsitzat jo diren aurrekontuko aldaketak:

_Aurrekontuko 1/2006 aldaketa.

Kreditu berezia.

Kontusaila: 721,620. Lurzatia erostea, poligonoa sustatzeko. Zenbatekoa: 5.626,95 euro.

Finantzaketa: beheititutako kontusaila: 432,60106. Idoya kaleko biltegia botatzea.

_Aurrekontuko 2/2006 aldaketa.

Kreditu berezia.

Kontusaila: 452,482. Lizarraldeko Futbol 7 lehiaketarako dirulaguntza. Zenbatekoa: 400 euro.

Finantzaketa: beheititutako kontusaila: 432,60106. Idoya kaleko biltegia botatzea. Zenbatekoa: 400 euro.

Oteitzan, 2006ko urriaren 9an._Alkatea, Angel Martínez López.

Iragarkiaren kodea: L0616258