128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 44/2006 aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko irailaren 28ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 44/2006 espedientea, kreditu berezi bat sortu eginen baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean jarri eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Barañainen, 2006ko urriaren 5ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0616212