128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ANDOSILLA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Excavaciones Vicuña, S.L. Jarduera: Vicuña II izeneko legar hobia irekitzea. Tokia: Andosillako 2. poligonoko 392. lurzatia.

Andosillan, 2006ko urriaren 4an._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0616033