128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIERRI

2006ko plantilla organikoa onetsirik

Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko 20.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Udal honetako plantilla organiko eta funtzionala, Udalbatzak 2006ko irailaren 29an egin osoko bilkuran onetsi baitzuen.

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsitakoan, jendaurrean egon bitartean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da Udaleko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226. artikuluak dio toki korporazioetako plantilla organikoak urtero onetsi behar direla, aurrekontuaren onespenarekin batean.

2006. URTEA

Plantilla organikoa

a) Funtzionarioak

Karguaren izena: idazkaria. A maila. Sarbidea: O.L. Lanpostuko osagarria: %45. hutsik.

b) Lan-kontratudunak.

1._Zerbitzu anitzetako enplegatua: E maila. Sarbidea: O. Hutsik. Lanaldi erdia. Lanpostuko osagarria: %35.

Langileen izenen zerrenda

Francesca Ferrer Gea. A maila. Lanpostua: idazkaria, administrazio-kontratuduna. Antzinatasuna: 1994ko urriaren 3a. 2 bosturteko. Lanpostuko osagarria: %45. Gradua: 2.

Roberto Lezaun Zuburia. E maila. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, lan-kontratuduna. Antzinatasuna: 2002ko uztailaren 1a. Lanpostuko osagarria: %35.

Deierrin, 2006ko urriaren 3an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0616058