128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Organoko arduradun izateko lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urriaren 3an, erabaki hau hartu zuen:

"Oharturik, batetik, Iruñeko Udaleko Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Organoko arduradun izateko lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren hirugarren oinarrian lerrokada bat falta dela eta, bertzetik, haren laugarren oinarriko a) puntuak zehaztasuna duela eskas, bidezko da oinarri horien aldaketa onestea, eta ikusirik espedientean dagoen txostena, erabaki da:

1. Lerrokada berria eranstea Udaleko Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Organoko arduradun izateko lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren hirugarren oinarriari, honela geldituko baita idatzirik: "Izendaturik gertatzen den izangaia kideturik badago Nafarroako administrazio publikoen montepioetako edozeinen eskubide pasiboen sistema batean, aukeran izanen du Iruñeko Udalari dagokion montepioan gelditzea edo Gizarte Segurantzakoan kidetzea".

2. Laugarren oinarriko a) idatz-zatia aldatzea, honela geldituko baita idatzirik: "a) Deialdian parte hartzen ahalko dute Nafarroako administrazio publikoetako jabetzako funtzionarioek, baldin eta betetzen duten lanpostua eskuratzeko prozeduran, Ekonomiako edo Enpresa Zientzietako lizentziadun titulua galdatu bazaie, eta deialdia argitaratzen den egunean jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude".

Iruñean, 2006ko urriaren 3an._Zinegotzia eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0616344