128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak, 2006ko urriaren 5ean, deialdia onetsi zuen, arau hauei jarraikiz:

ARAUAK

1._Xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela, psikologo izateko lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa eta A mailakoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostua Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrari dago atxikirik eta zenbaki hau du plantilla organikoan: 100517-4.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan bertze lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

Hala ere, lehiatzaileek lekualdatze lehiaketan lanpostua aukeratu ondoren uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, lanpostu horiek betetzea beharrezkoa ez denean, dela iraungitzeko lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek bete gabe daudelako.

3._Aplikatu beharreko arauak.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, merezimenduen baremoei buruz Tokiko Gobernu Batzordeak 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia, eta deialdiaren oinarriak.

4._Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete behar dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) A maila edo taldekoa izatea.

c) Psikologo lanpostu baterako izendatua izatea.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

Aukerako eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

5._Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

6._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusiriko edozein baliabideren bidez, hamabost egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta beraietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo behar bezala kautotutako fotokopiak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala zerrendatuak, alegatu eta frogatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

7._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzirik, Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

8._Epaimahaiko kideak.

Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Lehendakaria: Miguel Angel Ilundáin Aizpún, Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorreko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Ana Elizalde Urmeneta, Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Ana Góngora Urzaiz, Gizarte Zerbitzuen eta Emakumearen Alorreko idazkari teknikoa.

Ordezkoa: Almudena Alonso Arteaga, Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko idazkari teknikoa.

9._Merezimenduen kalifikazioa.

Erantsitako baremoari jarraituz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, salbu eta administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu lehiatzaile bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Agiriak behar bezala konpultsaturik aurkeztu behar dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udaleko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost eguneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

10._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, izangaien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udaleko iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari igorriko dio espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan, hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

11._Lanpostu hutsak hautatzea.

Izangaiek lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera aukeratu ahalko dituzte lanpostu hutsak, Lehendakaritzako Alorrak horretarako antolatuko duen ekitaldi batean.

Behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak, ebazpen baten bidez, lanpostuak esleituko dizkie dagozkien lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko bertze data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

Zerbitzuko zuzendaritza edo atal, bulego nahiz unitate parekaturen bateko burutza batean diharduten funtzionarioek ez dute eragozpenik izanen beren zuzendaritzan edo burutzan jarraitzeko, nahiz eta bertze lanpostu oinarrizko bat esleitu eta hartaz jabetu.

13._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko urriaren 5ean._Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Izena: ..................................................., adinez nagusia. NAN/nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............, jaioterria (udalerria, probintzia): ............., naziotasuna: ...................., egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............, telefonoa: ............, laneko telefonoa: ...............

_Datu administratiboak.

Administrazio egoera.

a) Egungo lanpostua

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Egungo destinoa. Alorra:

Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen dituela.

Eskatzen du:

Iruñeko Udaleko psikologo izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea. Deialdia ........ zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ......(e)ko ..............aren ........(e)an.

Datuen babesa._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatu karrika, 7-9, 31001 Iruñea).

Iruñean, 200........ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

a) atala. Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko eginbeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza saioetan parte hartzeagatik puntuazio bera emanen da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 1 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3. Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako.

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin ikusteko izanez gero soilik baloratuko dira.

2. b) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntu izanen da.

Iragarkiaren kodea: L0616331