128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetzaren 7/2006 Dekretua, urriaren 9koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondokoa eman du:

"Luis Casado Oliver alkate udalburu jauna, bidai bat dela eta, hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beraien izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1. María Carmen Ferrer Cajal alkateorde andrea eskuordetzea Alkatetza honi dagozkion eginkizunetan ari dadin, 2006ko urriaren 13tik 17ra bitarte, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz.

2. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udaleko osoko bilkurari, ukitutako zinegotziei, Udaleko alorrei eta Alkatetzari. Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Dekretuak sinatu eta hurrengo egunean hartuko du indarra."

Luis Casado Oliver alkate udalburu jaunak agindu eta sinatzen du.

Tuteran, 2006ko urriaren 9an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0616254