128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatua betetzeko, jendaurrean egon zen; jendaurreko aldia iragan eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ondotik, Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen ordenantza horren aldaketa; hona, argitaraturik, horren testu osoa:

Zizur Nagusian, 2006ko urriaren 5ean._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

ERAIKINAK ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA

1999ko abuztuaren 27an behin betiko onetsia eta 1999ko 122. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urriaren 1ean, eta 2002ko irailaren 27an aldatua, eta 2003ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urtarrilaren 20an.

Aldaketa honen xedea da jarduketa babesgarriak handitzea, gaur egun direnei ondoko hauek gehitzeko: familia bakarreko etxebizitzetarako (bakartuak edo atxikiak) eraikinak, Udal Planean ondare arkitektoniko gisa sailkaturiko eraikinak eta monumentu historiko-artistiko deklaratuak; halaber, xedea du aurrekontuei eta dirulaguntzatako gehienez eman daitekeen kopuruari dagozkien zenbatekoak eguneratzea. Aldaketak 2, 3, 4, 5 eta 6. artikuluak ukitzen ditu.

Artikulu bakarra._2, 3, 4, 5 eta 6. artikuluetan gauza hauek erantsi eta kentzen dira:

2. artikulua. Lehenbiziko lerroaldea aldatzen da.

2. artikulua. Udalaren babesa obra hauengatik har daiteke, etxebizitza kolektiborako edo familia bakarrekorako (bakartua edo atxikia) eraikinetan, Udal Planean ondare arkitektoniko gisa sailkaturiko eraikinetan eta monumentu historiko-artistiko deklaraturiko eraikinetan egiten badira:

3. artikulua. 3.1 atala aldatzen da.

3. artikulua. 3.1. Jarduketa babesgarritzat hartua izateko, eraikinak baldintza hauek bete behar ditu:

a) Bizitegi kolektiboaren edo familia bakarrekoaren (bakartua edo atxikia) tipologiei dagokien erabilera edukitzea, edo Udal Planean ondare arkitektoniko gisa sailkaturik egotea edo monumentu historiko-artistiko deklaratua izana.

b) 20 urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea, oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduketetan izan ezik.

c) Hirigintzan indarra duten araudiak eta planeamenduak ezarritakoarekin bat etortzea.

4. artikulua. 4.1 atala aldatzen da.

4. artikulua. 4.1. Obretarako dirulaguntza.

%10eko dirulaguntza, jarduketa babesgarriari dagokion aurrekontuaren gainean, eta gehienez ere 15.025,30 euro, betiere aurrekontua 1.502,53 euro baino gehiago bada etxebizitza bakoitzetik, eraikina egitura edo funtzionaltasunaren aldetik zaharberritu behar denetan, edo obra osoa 3.606,07 euro baino gehiago bada, oztopo arkitektonikoak kendu behar direnetan, horretarako aurrekontuan dagoen dirua agortu arte.

5. artikulua. 5.1 atala aldatzen da eta 5.4 eta 5.5 atalak gehitzen dira.

5. artikulua. 5.1 Obren sustatzaileek, ukitutako partikularrek, elkarteek edo entitateek, laguntzen onuradunak izateko, aipatu baldintzak bete beharko dituzte eta, gainera, obrak hasi baino lehen egin beharko da eskaera. Eskabidearekin batera ziurtagiriak aurkeztuko dira, eta ezinbestekoa izanen da adostasun txostena izatea, udal zerbitzu eskudunak egina.

5.2. Laguntzak behin betiko bihurtuko dira obrak bukatu ondoren eta, horrenbestez, zerbait bete gabe utzi dela ikusiz gero, laguntzak jasotzeko eskubidea galduko da; gainera, horrek ez du eragotziko bestelako egintza batzuei ekitea.

5.3. Jabe elkarteari ematen zaion dirulaguntzaren xedea nahitaez izanen da, hasiera batean, baliabide ekonomikoen eskasia dela-eta elkartearekiko betebeharrei ezin erantzunik dauden jabeek obren gastuei ekin behar dizkieten ekarpenak finantzatzea. Jabe elkarteak berak arautuko du baliabide ekonomikoen eskasia nola frogatuko den eta dirulaguntza nola aplikatuko den jabe horien artean, eta inguruabar hori Udalari justifikatu beharko diote.

5.4. Elkarte batek zaharberritzeko obrak hainbat fasetan egiten baditu, eta horiek, banaka, ez badira iristen laguntzak eskuratu ahal izateko gutxieneko aurrekontura, eskaera tramitatu ahalko dute proiektu bakarra aurkeztuta jarduketa guztietarako, eta laguntza ordaiduko litzateke, hala badagokio, obra guztiak bukatu ondoren.

5.5. Ez da laguntzarik emanen eraikin berarendako, horrek aurreko laguntza jaso eta, gutxienez ere, bost urte iragan ez badira.

6. artikulua. 6.5 atala kentzen da.

Zizur Nagusiko Udalaren laguntzak eraikinak zaharberritzeko. Idazketa berria ematen zaio atalari.

Zizur Nagusiko Udalaren laguntzak eraikinak zaharberritzeko.

Obretarako ezarritako udal laguntzak eskuratzeko, egiaztatu behar da bete direla eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan eta indarrean dagoen gainerako araudian agertzen diren baldintzak.

Jarduketa lagungarrien gaineko obren aurrekontua, zergak kenduta, kopuru hauek baino handiagoa izanen da:

_1.502,53 euro bizitegi bakoitzeko, eraikina egokituz gero.

_3.606,07 euro obra osorako, oztopo arkitektonikoak kenduz gero.

Obrak ezin izanen dira hasi laguntzak eskatu baino lehen, Udalak espresuki baimena eman ezean.

Laguntza ekonomikoa izanen da %10eko dirulaguntza (fondo galdurako), babestutako aurrekontuaren gainean, zergak kenduta, eta gehienez ere 15.025,30 euro.

Udalaren laguntza tramitatzeko dokumentazioa. Idazketa berria ematen zaio atalari.

Udalaren laguntza tramitatzeko dokumentazioa:

1._Laguntza eskaera Udalari (Udalaren eskaera-inprimakia).

2._Eskatzailearen NANa, elkartea denean ordezkariarena.

3._Elkarteak direnean, IFZa.

4._Banku-kontuaren zenbakia.

5._Udalaren katastroaren egiaztagiria, hauen berri emanen duena: eraikinaren identifikazioaren eta antzinatasunaren gaineko datuak, bizitegien eta lokalen zerrenda eta haien jabeena.

6._Elkarteak direnean, jabe elkartearen erabakia, gutienez ere honakoak bilduko dituena:

_Elkarteak bere gain hartutako obrak.

_Ordezkariaren izendapena.

_Jabe bakoitzaren partaidetzaren portzentajeak obren kostu osoan.

7._Proiektu teknikoa edo aurrekontu xehekatua, zer behar den, non aipatuko baita zein obra egin gogo den (estaldura, fatxadak, igogailua, etab.) eta indarra duen araudian eskatzen diren baldintzak betetzen direla.

8._Obretarako udal lizentzia edo hura lortzeko eskaera.

Iragarkiaren kodea: L0616115