128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONAMARIA

Ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik

Donamariako Udalak, 2006ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Donamariako herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.

Onespenaren erabakia 2006ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Donamarian, 2006ko urriaren 6an._Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

ALDAKETAREN TESTUA

DONAMARIAKO UDALAREN HERRILURRETAKO ONDASUNEN APROBETXAMENDUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

IV. KAPITULUA

Luberritzea, larre artifizialak sortzeko

Ordenantza horretako 38. artikuluak honela dio: Esleipena 10 urterako izanen da.

Aldaketa egin ondoren, honela gelditzen da 38. artikulua: Esleipena 15 urterako izanen da.

Iragarkiaren kodea: L0616218