128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BEIRE

Beireko Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2006ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen Beireko Udal Planeko aldaketa puntuala, 1. poligonoko 429. lurzatian eragiten duena, "Sociedad de Corralizas de Turbil, Boyeral y Cuarto de Pardo" delakoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatuarekin bat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzen da, jendaurrean egon dadin hilabetez. Epe horretan Udaleko idazkaritzan aztertu ahalko da espedientea eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkeztu.

Argitaratzeko agindua ematen da, orok jakin dezan.

Beiren, 2006ko urriaren 3an._Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0616155