128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLIN

Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko Eraikuntzako ordenantzaren 13 artikulua aldatzea, lurzoruetan zenbait material berri onartzeko, eta espresuki debekatzeko etxebizitzatako diren zurezko etxeak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legearen 64. artikuluari buruz ezartzen duenari jarraituz, onespen hau jendaurrean egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Udalaren iragarki oholean paratuz, hogeita hamar eguneko epean, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Allinen, 2006ko urriaren 5ean._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0616105