128. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

957/2006 EBAZPENA, irailaren 28koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, UTE Transporte Escolar de Navarra enpresari irailaren 5eko 402/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu zitzaion eskola garraiorako kontratua (41/15 espedientea, Iruña-Ermitagaña-Donibane barrutikoa) aldatu eta berritzeko baimena ematen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinean proposatzen baita 402/2003 Foru Aginduaren bidez UTE Transporte Escolar de Navarra enpresari esleitu zitzaion eskola garraioaren zerbitzua aldatzea (41/15 espedientea).

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. UTE Transporte Escolar de Navarra enpresari esleitu zitzaion eskola garraiorako kontratua aldatzea (41/15 espedientea, Iruña-Ermitagaña-Donibane barrutia). Aldaketa hori honakoan datza: Lekunberriko "Larraun" HLHIPra joaten den 02 ibilbidean autobusa bikoiztea, orain arte autobus bakarrarekin bi bidaia egiten baitziren. Lehenagoko planteamenduarekin lehen txandako ikasleek ordu erdi lehenago iritsi behar zuten eta bigarren txandan joaten ziren ikasleek eskolak bukatu ondoren ikastetxean beste ordu erdi bat itxaron behar zuten. Aipatu aldaketak 32.894,40 euro gehitzea dakar.

2. Espediente horren barrenean, kontratua 2006-2007 ikasturterako luzatzeko baimena ematea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren zerbitzu eta prezioen arabera. Guztira 278.905,44 euro izanen dira.

3. 2006-2007 ikasturterako kontratazio horrek dakarren gehieneko gastua, 278.905,44 eurokoa izanen dena, baimentzea. Horietatik 107.758,92 euro, irailetik abendura bitarterako, 2006ko aurrekontukoak dira eta departamentuan indarra duen gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 410004 41150 2230 324100 kontusailaren kargura ordainduko dira; gainerakoa, 171.146,52 euro, 2007ko urtarriletik ekainera bitarterako, 2007ko gastuen aurrekontuan dagokion kontusailaren kargura, Nafarroako 2006ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen honetan ezarritakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea esleipena hartzen duen enpresari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntza Departamentuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko irailaren 28an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0615927