II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
DEIERRI
Aritzalako UE7 unitateko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Udalbatzak, 2006ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Aritzalako UE7 exekuzio unitatearen eremuan, Eycons Obras y Proyectos, S.L.k sustatua. Halaber, haren araudia argitaratzea erabaki zuen.
ARITZALAKO (DEIERRI) UE-7 UNITATEKO XEHETASUN AZTERLANAREN ARAUDIA
Jabea: Eycons Obras y Proyectos, S.L.
3.2._Aldeak, indarrean dagoen planeamenduko determinazioen eta proposatutakoaren artean.
_Azalera: 2.033 metro koadro.
Aipatu dugu unitatearen egiazko azalera (propio neurtuta) 1.984 metro koadro da. Hori izanen da hemendik aitzina erabiliko dugun azalera.
_Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzorua.
_Kalifikazioa: bizitegietarako.
Antolamenduan aurreikusiak daude familia bakarreko hiru etxebizitza bakandu.
_Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa
Hori bideragarria da jabe bakarra delako.
_Azalera pribatua: 2.033 metro koadro (gehienez).
Ageri da azalera hori bat datorrela eremukoarekin. Halarik ere, finkaren itxitura planteatzen da aspaldi gabe egindako mugak lotzen dituen lerro zuzenaren bidez. Hortaz bada, ondoriozko azalera pribatuaren azalera ez da bat helduko ekarpeneko azalerarekin, izan ere 33 metro koadroko lagapena proposatu da. Nolanahi ere, Udalak hala uste badu, birzatiketa egiten denean, 33 metro koadroko zerrenda horrek segi dezake titulartasun pribatukoa izaten, C lurzatiaren barruan (kontuan hartu gabe finkaren itxitura xehetasun honetan proiektatua dagoen bezala gelditzen den ala ez). Azalera pribatua 1.984 metro koadro izanen da, gehienez ere.
_Banaz bertzeko aprobetxamendua: 0,40 metro koadro/metro koadro.
Horrela bada, hauxe izanen da aprobetxamendua:
0,40 x 1.984 metro koadro lurzoru gordin = 793,60 metro koadro.
Lurzati pribatibo bakoitzari hirigintzako aprobetxamenduaren herena aplikatuko zaio, alegia, 264,53 metro koadro eraikiak lurzati bakoitzeko.
_Gutxieneko lurzatia: 500 metro koadro.
Etxebizitzetarako lurzatien azalera 500 metro koadro baino handiagoa da..
1. lurzatia. 556 metro koadro.
2. lurzatia. 563 metro koadro.
3. lurzatia. 543 metro koadro.
_Atzeramanguneak: 10 metro Abartzuza karrikan, lurzatiaren mugatik.
Eraikiaren okupazio planoan ezagun da gorde dela aipatu determinazio hori, eta murrizte hori etxebizitzari dagokiola eta ez urbanizaioaren gainekoari ulertu behar da.
_Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 3 etxebizitza.
Familia bakarreko 3 etxebizitza bakandu azaltzen dira proiektuan.
_Unitatea garatu ahal izateko xehetasun azterlana tramitatu beharra dago.
Hori betetzera dator honako agiri hau.
_Eraikinaren altuera: BS+2.
Gehieneko altuera ezartzen da, alegia, B+2, halaxe ezartzen baitu Udal Planak.
_Lur zerrenda lagatu beharko da unitatearen iparreko mugan, 1,5 metro zabal, lurzatiaren mugarekin bat. Zerrenda hori eremu libre izanen da. Lurra AR-2 eremuaren barrenean sartu da.
Honako xehetasun azterlan hau baino lehen zuzenketa bat gertatu da, hain zuzen ere AR-2 eremuaren barrenean sartu den lur zerrenda horri dagokionez. Eremu horren erabilera AR-2 eremuko gune libre gisa egin beharko da, halaxe ezartzen baitu Udal Planak.
_Ibarreko Udalari dagozkion lagapenak egiazki egin arte ez da obra lizentziarik emanen.
Kasu honi dagokionez, Udalak halaxe uste badu, egin daiteken lagapen bakarra izan daiteke 33 metro koadroko lur zerrenda horrena. Lur zerrenda horren lagapena jasoko da aurreikusia dagoen kudeaketa agirian (borondatezko birzatiketa). Baina lagapen horren nolakotasuna ikusita, eta izan daitezkeen eraikuntza lizentzien ematea erraztu nahirik, lur zerrenda horren aldez aurreko lagapena egin daiteke, eta horren bitartez arinduko litzateke lizentzien ematea, baita borondatezko birzatiketaren behin betiko onespena baino lehen lortzea ere.
3.3. Antolamenduko bertzelako determinazioak.
_Eraikuntzaren okupazioa, lurzatian:
P6 planoan azaltzen dira eraikinak okupatzen ahal dituen eremuak. Asmoa da eraikin berriak ez izatea lurzati mugakideetatik hiru metro baino guttiagora. Okupatzeko diren eremu horien barrenean libreki jardun daiteke, salbu eta altueraren muga (B+2), hirigintzako aprobetxamendua eta eraikuntzako ordenantzak. Eraikina bi zati bereizitan egiten bada (batean etxebizitza eta bertzean garaje-txokoa) bi-biak okupatzeko dauden eremuetan bakarrik eraikiko dira, salbu eta bi lurzati mugakideen artean adosten badute elkar-atxikiak egitea. Okupatu daitezkeen lurretatik harat ateratzen ahal dira hegalkinak, ataripeak eta markesinak, baina ez atal itxiak. Hegalkinen pilareak, balkoietako, ataripeetako eta markesinetako edo horrelatsuetako harlauzak jarriko dira okupatu daitezkeen lurretan bakarrik.
_Lurzatien urbanizazioa:
Lurzatien barrenean, etxebizitzaz gain, urbanizazioak bereak dituen halako elementuak egin daitezke, baita igerilekua ere.
_Lurzati pribatibo-koletkiboaren urbanizazioa, kanpoko eremuarena eta hartune orokorrak.
C izeneko lurzatia lurzati pribatiboa da eta haren jabetza juridikoki atxikiko zaie etxebizitzarako hiru lurzatiei. C izeneko lurzati hori unitateko jabeek urbanizatu beharko dute. Nola sarbide pribatukoa den, ez du inolako baldintza berezirik behar.
Halaber, P izeneko lurzatia urbanizatu beharko da, unitatearen kontura. Lurzati hori doan eta nahitaez lagatu beharko zaio Udalari.
Gainera, exekutatu egin beharko dira saneamendu, hornidura, telefono eta elektrizitateko sare nagusiekiko hartuneak. Horrelakoetan, enpresa hornitzaileekin itunak egiten ahalko dira.
Kontuan harturik urbanizazio lan gehienak ekimen pribatukoak direla, aukera ematen da familia bakarreko hiru etxebizitzen proiektuaren barrenean urbanizazio osoa sartzeko, barne izanik hartuneak eta erabilera publikoko lur zerrenda txiki horren urbanizazioa (P lurzatia). Horren helburua da kudeaketa erraztea, urbanizazio proiektu baten tramitazioa saihestuz, haren irismena mugatuko baitzen frontearen urbanizaziora (P lurzatia) eta hartuneetara bakarrik, izan ere barne urbanizazioa konpontzen ahal da urbanizazio lanen proiektu baten bidez. Aukera hori bada baldin eta eraikitzeko proiektua hiru etxebizitzetarako egiten bada.
_Alderdi estetikoak.
Gaiaren inguruko araudiak xedatzen duenari men eginen zaio, honako argigarri hauekin:
Sarguneak eta gorputz edo elementu irtenak. Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 24. artikuluak arautu egiten ditu atzeraemanguneak, gorputz irtenak eta elementu irtenak. Artikuluan berean aipatzen den bezala, ezarritako neurriak lurzatiaren kanpoko lerrokadurarekiko egiten dira. Bistan da horrelaxe behar duela, izan ere ordenantzaren helburua da eraikinak duen eitea egokitzea eremu publikoarekiko.
Estalkiak: Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 26. artikuluan arautzen dira. Etxebizitzetarako eraikinek hegalkina, ataripea edo markesina izaten ahal dute, eta horiek eraikinak okupatzen dituen mugetatik harat atera daitezke.
Eraikin nagusiari atxikiak dauden gorputzetako (garaje-txokoak, halakoak badira) estalkiak estalki inklinatuekin egin daitezke, edota estalki lau baten bidez eta terrazatako erabili daitezke, lehenbiziko solairuatik sartu-ateratzeko. Aitzitik, markesinak edo ataripeak ezin izanen dira terraza-sarbide gisa erabili.
3.4. Proposamen akitektonikoa (ez-loteslea).
Eskema tipologiko bat ematen da eraikinaren proiekturako, hain zuzen ere jarraibide gisa. Eskema hori ez da inolaz ere arau-emailea, baina argigarri izan daiteke, Udal Planean aurreikusia dagoen araudia interpretatzerakoan, izan ere hura du sorburu xehetasun azterlan honek.
Argitaratzen den erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Aritzala Deierrin, 2006ko irailaren 20an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.
Iragarkiaren kodea: L0615313