123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OTEITZA

Herrilurretako olibadien aprobetxamendua

Herrilurren ordenantzan ezarritakoari jarraituz, dei egiten zaie herritar interesatuei, zuzeneko esleipenaren eskaera, idazkaritzan eskuratuko duten eredu ofizialaren araberakoa, udal bulegoetan aurkez dezaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, zortzi laneguneko epean.

Oteitzan, 2006ko irailaren 27an._Alkatea, Angel Martínez López.

Iragarkiaren kodea: L0615637