123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDABIA

Herrilurraren desafektazioa

Udalak, 2006ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Trukea xede duen espedientearen berri eman du alkate jaunak, aldez aurretik Landalurreko Aberastasunaren Erregistro Fiskalean jasotako finken 3.482 metro koadro -12. poligonoa, 489. eta 261. lurzatiak_ desafektaturik.

Afera behar bezala eztabaidaturik, aho batez, hau da, toki entitateko kideen bi herenen gehiengoa izanik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluak agindu bezala,

ERABAKI DA:

1. Landalurreko Aberastasunaren Erregistro Fiskalean jasotako finkekin -12. poligonoa, 489 eta 261. lurzatiak_ 3.482 metro koadroko lurzatia sortzea eta haren mugak, ahal dela, Landalurreko Aberastasunaren Erregistro Fiskalean jasotako12. poligonoko 371. lurzatiko finkari egokitzea.

2. Aipatu lurren kalifikazioa, herrilurren erabilera baitute, hasiera batean aldatzea Miguel Sádaba Miranda jaunaren finkarekin trukatzeko. Horrena 12. poligonoko 11. lurzatia da Landalurreko Aberastasunaren Erregistro Fiskalean eta 3.482 metro koadro ditu. Izan ere, jarduketak interes publiko garbia du Udalarentzat, eskatzaileak nekazaritzako biltegi bat eraiki dezan laguntzen baitu, Mendabiako saihesbide berriaren trazaduraren eragina jaso duenez.

3. Trukaketa arautzen duten baldintzen plegua onestea, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onesten badu.

4. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jarrita, komenigarritzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

5. Aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betikoz onets dezan.

6. Alkatearen esku uztea eskrituren sinadura, baita trukaketa gauzatzeko behar diren agiri guztiena ere.

Mendabian, 2006ko uztailaren 7an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0615639