123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Irunberriko Udalaren eta 6. poligonoko 60. lurzatiko sustatzaileen arteko hirigintzako hitzarmenaren onespena

Irunberriko Udalak, 2006ko irailaren 21ean hirigintzako hitzarmena onetsi zuen, Irunberriko Udalaren eta 6. poligonoko 60. lurzatiko sustatzaileen artekoa, Alfonso Pío López de San Román Regoyos jaunak proposaturik eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2006ko irailaren 21ean._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0615749