II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ITZA
Hirigintza hitzarmena behin betiko onetsirik
Itzako Udalak, 2006ko abuztuaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hirigintza hitzarmena, Udalaren eta Ramón, Sara eta Mercedes Guelbenzu Ochotorena jaun-andreen artean, Saratsateko UE 13.7 exekuzio unitateari dagokiona. Hasierako onespena 2005eko abuztuaren 17an onetsi zuen osoko bilkurak eta haren aldaketa, berriz, 2006ko urtarrilaren 26an.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Eritze-Itzan, 2006ko irailaren 25ean._Alkate udalburua, Socorro Pérez Ollo.
Iragarkiaren kodea: L0615800