123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRAÑETA

Deialdia, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa betez (1995eko uztailaren 13ko EAO), udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesatuek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Irañetan, 2006ko irailaren 27an._Alkate udalburua, Oscar Erice Juango.

Iragarkiaren kodea: L0615595