I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
911/2006 EBAZPENA, irailaren 19koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Limutaxi, S.L. enpresari abenduaren 15eko 526/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu zitzaion eskola garraiorako kontratua (25/12 espedientea, Burlata-Atarrabia-Uharte barrutikoa) aldatu eta berritzeko baimena ematen duena.
Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinean proposatzen baita 526/2003 Foru Aginduaren bidez Limutaxi, S.L. enpresari esleitu zitzaion eskola garraioaren zerbitzua aldatzea (25/12 espedientea).
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Limutaxi, S.L. enpresari esleitu zitzaion eskola garraiorako kontratua aldatzea (25/12 espedientea, Burlata-Atarrabia-Uharte barrutikoa). Aldaketa hori beste ibilgailu monobolumen bat gehiago erabiltzean datza aipatu espedienteko zerbitzua betetzeko, Uharteko '"Virgen Blanca" HLHIPra doazen Ollokiko ikasle kopurua handitu egin delako eta, ondorioz, eraman beharreko ikasle kopurua 10ekoa baita: 6 Antxoritzetik eta 4 Ollokitik. Aldaketa horrek 8.148,80 euroko kostua izango du 2006-2007 ikasturterako.
2. Espediente horren barrenean, kontratua 2006-2007 ikasturterako luzatzeko baimena ematea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren zerbitzu eta prezioen arabera. Guztira 16.299,36 euro izango dira.
3. 2006-2007 ikasturterako kontratazio horrek dakarren gehieneko gastua, 16.299,36 eurokoa izango dena, baimentzea. Horietatik 6.297,48 euro, irailetik abendura bitarterako, 2006ko aurrekontukoak dira eta departamentuan indarra duen gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 410004 41150 2230 324100 kontusailaren kargura ordainduko dira; gainerakoa, 10.001,88 euro, 2007ko urtarriletik ekainera bitarterako, 2007ko gastuen aurrekontuan dagokion kontusailaren kargura, Nafarroako 2006ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
4. Ebazpen honetan ezarritakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea enpresa esleipen-hartzaileari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Zerbitzu Osagarrien Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2006ko irailaren 19an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
Iragarkiaren kodea: F0615501