123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEATXE

Urbanizazio proiektua, Leatxeko UE 6 unitatean, 1. poligonoan, 74. lurzatian. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2006ko irailaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen aho batez eta legeak eskatzen duen quoruma zuela:

Lehena._Hasiera batean onestea Leatxeko 74. lurzatiaren urbanizazio proiektua, katastroko 1. poligonoko UE6 exekuzio unitatean, Pedro Javier Sola Rodrigo jaunak proposaturik, IFZ 15.756 W baitu, enpresaren helbidea izanik La Fuente, 1, Leatxe. Hori guztia Juan José Echeverria Dancausa eta Patxi Lapetra jaun arkitektoek prestatu baitute, 2006ko uztailaren 4ko data izanik.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren egunkarietako batean paratuko da iragarkia, interesatuek epe horretan aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Espedientea Udaleko arkitektoari igortzea, txostena eman dezan.

Laugarrena._Txostena emanda eta jendaurrean egoteko epea iraganik, Udalbatzak behin betiko onespenaren gaineko ebazpena emanen du.

Hau dena aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Leatxen, 2006ko irailaren 15ean._Alkatea, Pedro Gorráiz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0615287