123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEATXE

Hirigintza hitzarmena, 1. poligonoko 74. lurzatian, behin betiko onetsirik

Udalbatzak, 2006ko irailaren 15ean hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi du hirigintza hitzarmena, Leatxeko Udalaren eta Pedro Javier Sola Rodrigo (IFZ 15.756.957 W eta enpresaren helbidea La Fuente kalea, 1, Leatxe) jaunaren artean, hain zuzen ere Leatxeko katastroko 1. poligonoko 74. lurzatia garatzeko proposamenari erantzunez.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Leatxen, 2006ko irailaren 15ean._Alkatea, Pedro Gorráiz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0615286