123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batean onetsita

Baztango Udalak, 2006ko abuztuaren 25eko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 26. puntuan:

1. Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehekatua, katastroko 56. poligonoko 430 eta 431. lurzatiei dagokiena. Plaza jaun arkitektoak prestatu du, E.H.A.E.O.k ikus-onetsi 2006ko ekainaren 29ko datarekin eta horretarako ireki den espedientean dago, Diana Iniesta andreak eta Juan C. Arenas jaunak sustaturik.

2. Aldaketa espediente hori jendaurrean jartzea arauzko denboran, indarra duen legerian horretarako ezarritakoaren arabera.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2006ko irailaren 20an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0615281