123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko irailaren 8an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintza hitzarmena, Prosupri, S.L.k proposaturik, hain zuzen ere Oronozko UE-8 unitatearengatik Udalak hartu beharreko hirigintza aprobetxamenduaren %10eko diru konpentsazioari buruzkoa. Hura, behar bezala eginbideturik, berariaz abiarazitako espedientean dago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi bezainbat alegazio aurkeztu ere.

Elizondon (Baztan), 2006ko irailaren 20an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0615280