II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARTAXOA
UC-4.3 exekuzio unitateko mugaketaren aldaketa. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2006ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea, bertaratu guztiak ados jarrita, Artaxoako UC-4.3 exekuzio unitateko mugaketa aldatzeko espedientea, Juan Pedro Egea arkitektoak prestatua eta Artaxoako Udalak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 143, 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.
Artaxoan, 2006ko urriaren 2an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L0615832