123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

388/2006 EBAZPENA, urriaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 11n eman 2201/2006 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko maiatzaren 2ko 1104/2006 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu da eta oposizioko lehen ariketarako eguna jarri zen. Ebazpen hori gaur egun tramitazioan da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 11ko 2201/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko maiatzaren 2ko 1104/2006 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu da eta oposizioko lehen ariketarako eguna jarri zuen. Ebazpen hori gaur egun tramitazioan da.

Ebazpen hura 2006ko irailaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 117. zenbakian.

Epaimahaiaren behin betiko osaeran akats bat dagoenez, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak irailaren 11n eman 2201/2006 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzea. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko maiatzaren 2ko 1104/2006 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu da eta oposizioko lehen ariketarako eguna jarri zen. Ebazpen hori gaur egun tramitazioan da. Honelaxe zuzentzen da:

Honela dioen lekuan:

"_Mahaikidea: José Luis Labat Ayerra, Zerga Ogasuneko Langileen Batzordearen ordezkaria.

_Ordezkoa: Emiliano Fernández Díaz, Zerga Ogasuneko Langileen Batzordearen ordezkaria."

Honakoa behar du:

"_Mahaikidea: José Luis Labat Ayerra, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria.

_Ordezkoa: Emiliano Fernández Díaz, Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkaria."

2. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta iharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2006ko urriaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0616182