II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ABLITAS
Arau subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik
Ablitasko Udalak, 2006ko abuztuaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ablitasko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Ribaforadako errepidean, Nasuinsak eta Ablitasko Udalak sustatua, Jarduera Ekonomikoetarako eremua garatu nahi baitute, hori guztia Javier Fernández Militino eta Javier Pascual Goñi jaun arkitektoek prestatu proiektuari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Ablitasen, 2006ko abuztuaren 7an._Alkatea, Luis María Sada Enériz.
Iragarkiaren kodea: L0615882