II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ERGOIENA
Hasiera batean onetsirik 2006ko ekitaldiko aurrekontuko zenbait aldaketa
Ergoienako Udalak, 2006ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa hauei buruzko lehen espedientea:
_Kreditu gehikuntza sartzea diruzaintzako gerakinaren kontura, aurrekontuan kontusail hau behar bezainbat diruz hornitzeko: 613 648. Katastroaren berrikuspena; guztira, 1.200,00 euro.
_Kreditu gehikuntza sartzea diruzaintzako gerakinaren kontura, aurrekontuan kontusail hau behar bezainbat diruz hornitzeko: 121 48203. Beste dirulaguntza batzuk; guztira, 3.000,00 euro.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ergoienean, 2006ko irailaren 29an._Alkate udalburua, Fernando Etxauri Gallardón.
Iragarkiaren kodea: L0615729