123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CAPARROSO

Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

02/2006:

_Kreditu gehikuntza:

1 421 62202. 0-3 urtekoendako Haur Eskolako obra: 151.860,86 euro.

_Finantzaketa:

1 870. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 151.860,86 euro.

Caparroson, 2006ko irailaren 27an._Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0615693