123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

GALAR

Hasiera batean onetsita Arlegiko SGU.1-k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Galar Zendeako Udalak, 2006ko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Arlegiko SGU.1 sistema orokorraren exekuzioa abiatzea, 543/2005 Foru Aginduaren bidez onetsitako Galarko Udal Planeko aldaketan aurreikusitako mugapenarekin, haren lurzoruari eustearren. Horretarako, desjabetze sistemari helduko zaio.

2. Sistema Orokor horretako jabeen zerrenda egitea, erabaki honen eranskinean ageri diren ukitutako ondasun eta eskubideen alde materialak eta juridikoak deskribatuta.

3. Erabaki honen edukia eta eranskina jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, egokitzat jotzen dutenek alegazioak aurkez ditzaten, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17. artikuluan, Erregelamenduaren 18.ean eta bat heldu diren artikuluetan aurreikusitako ondorioekin.

4. Interesatuei jakinaraztea.

ERANSKINA

Arlegiko SGU.1 sistema orokorreko jabe, ondasun eta eskubideen zerrenda

Poligonoa: 9. Lurzatia: 28. Lurzoru mota: hirilurra. Azalera, metro koadrotan: 52,17. Guztirakoa/partziala: P. Jabea: Videgáin Irgagui, José Antonio. NANa: 15770975J. Helbidea: Zizurko auzoberria, 23-6.a C, Zizur Nagusia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze Galarren, 2006ko irailaren 27an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0615652