II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
FALTZES
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Falces Servisar, S.L. Jarduera: zerbitzuetako enpresa batendako industria nabea, jendea garraiatzeko ibilgailuak (autobusak) garbituko dituena. Tokia: jarduera ekonomikoen eremuko 1.3 lurzatia.
Faltzesen, 2006ko irailaren 28an._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.
Iragarkiaren kodea: L0615653