123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte langile izateko lanpostu bat lanaldi erdian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Mankomunitate honek gizarte langile izateko lanpostu bat lanaldi erdian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du, ondoko baldintzei loturik:

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia lanaldi erdirako lan-kontratudun finkoa izanen da, Gizarte Segurantzan kidetuko eta hartan alta emanen zaio.

1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko B mailari dagokiona izanen da urteko lansari gordina.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta Mankomunitateak edozein momentutan alda dezake.

1.4. Izendatzen den izangaiak Mankomunitate hau osatzen duten herrietariko batean bizi beharko du.

2._Bete beharreko eginkizunak, aipatzearren baizik ez bada ere.

a) Gizartearen azterketa eta analisia.

b) Izaera sozialeko programa eta proiektuak prestatu, garatu eta gauzatzea.

c) Herritarrei harrera zuzena egitea, argibide, orientazio, aholkularitza eta gizarte baliabideen aplikazio lanetan.

d) Izaera sozialeko programa, proiektu edo jarduketen segimendu teknikoa, kontrola eta kudeaketa.

e) Proposamen, txosten eta agiriak prestatzea eta bertzelako eginkizun tekniko administratiboak.

f) Lankidetza eta koordinazioa Mankomunitateko udalekin.

g) Oro har, gizarte zerbitzuekin koordinatzea, baita Mankomunitatean ezarritako programekin ere, eta bereziki Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpekoekin.

h) Dagozkion egiteko guztiak, gizarte zerbitzu oinarrizkoen ardura duen aldetik.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Gizarte laguntzailearen edo Gizarte Laneko diplomadunaren tituluaren jabe izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

e) Bere eginbeharrak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

4._Eskabideak.

4.1. Eskabideak Mankomunitateko erregistroan aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu beharko zaizkio, eta haietan, eskabideak aurkezteko eman den epea akitzen denerako, eskatzen zaizkien baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

4.2. Eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dituzte deialdiko 2.1 puntuan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak edo haien kopia konpultsatuak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.4. Izangaiek erantsiko dituzte curriculum vitaea eta baremoan alegatu nahi dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak, jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotuak.

5._Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Horrekin batean probak hasteko eguna ere argitaratuko da.

6._Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Lehendakaria: Itzaga Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz.

Ordezkoa: Juan Ignacio Zubiaur Carreño.

Mahaikidea: Marta Goñi Abaurrea.

Ordezkoa: José Ignacio Pardo Blanco.

Mahaikidea: Gentzane Reta Garralda, sindikatuen ordezkaria.

Ordezkoa: María Rosario Salinas Itxaso.

Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Beaumont Larequi.

Ordezkoa: Carlos Echarte Urtasun.

6.2. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko du epaimahaiak eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen erabateko gehiengoak bederen egon beharko du bertan.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

6.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

7._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

7.2. Oposizio-lehiaketa hasteko eguna izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batean finkatuko da.

7.3. Ondotik, epaimahaiak proba bakoitzeko iragarkiak jarriko ditu jendaurrean, Mankomunitatearen bulegoan eta arauzko moduan.

8._Lehiaketaldia.

8.1. Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, bai jatorrizko agiriak bai behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

8.2. Merezimenduak:

a) Deialdiko lanpostuaren ezaugarri berberak dituzten lanpostuak:

Gizarte laguntzaile edo gizarte langile gisa administrazio publikoetan lan eginda: puntu 2 lanaldi osoan egindako urte osoagatik.

Gizarte laguntzaile edo gizarte langile gisa enpresa pribatuetan lan eginda: puntu 1 lanaldi osoan egindako urte osoagatik.

Atal honetan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

b) Bertzelako titulazio akademikoak: gehienez ere puntu bat.

c) Prestakuntza ikastaroak, bete beharreko lanpostuarekin zerikusia badute: gehienez 3 puntu.

d) Euskaraz jakitea, hori ziurtagirien bidez erakusten dela: gehienez 5 puntu.

8.2 atalean gehienez ere 20 puntu lor daitezke.

8.3. Lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpen eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak noiznahi.

8.4. Lehiaketaldia amaitutakoan, epaimahaiak Mankomunitateko iragarki oholean jarriko du izangaien zerrenda, haietako bakoitzak lehiaketaldian erdietsi dituen puntuekin.

9._Oposizioaldia.

9.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa.

Ariketa praktikoa izanen da; hartan, oinarrizko gizarte zerbitzuetatik esku-hartze sozialeko edozein alorrekin ikusteko izanen duen kasu praktiko bat argituko da.

Epaimahaiak proposatuko du kasu praktikoa eta gehienez ere hiru ordutan eginen beharko da. Ez da haizu izanen liburuak edo legeria kontsultatzea.

0 puntutik 40era bitarteko balorazioa, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 20 puntu erdiesten ez dutenak.

b) Bigarren ariketa.

Ariketa teorikoa izanen da,; hartan, II. eranskinetik zozketaz hautatutako bi gairen gainean gehienez ere hiru orduz idatziko da.

0 puntutik 30era bitarteko balorazioa, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 15 puntu erdiesten ez dutenak.

c) Hirugarren ariketa.

epaimahaikoekin elkarrizketa. Puntuazioa, gehienez ere: 10 puntu.

Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira, elkarrizketa izan ezik.

9.2. Ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak, hamar eguneko epean, hurrengo ariketa noiz eta non eginen den adierazteko iragarkia jarriko du ikusgai Mankomunitatearen bulegoetan.

9.3. Probak egiteko deialdi bakarra izanen da, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

10._Gainditzen dutenen zerrenda.

10.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanda, epaimahaiak azterketa gainditu dutenen zerrenda eginen du, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, izangai bakoitzak oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak batuz, eta hori jendaurrean paratuko du, izendapen proposamenarekin batera, Mankomunitatearen bulegoetan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

10.2. Proposaturiko izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

10.3. Proposatutako izangaiak aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan salbu, ezin izanen da lan-kontratua formalizatu, eta haren egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egin faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

10.4. 10.3 idatz-zatikoa gertatuz gero, Mankomunitateak oinarri honetako 10.1. zenbakian aipatu zerrendan ondotik heldu diren izangaiekin beteko ditu hutsuneak.

11._Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Hautabidea buruturik, Mankomunitateak proposatutakoa izendatuko du, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izan dadin.

11.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Aipatu epearen barrenean eta ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan_ kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aitzineko oinarrian erran bezala beteko dira lanpostuak.

12._Errekurtsoak.

12.1. Deialdi honen, bere oinarrien eta egintzen aurka Nafarroako Toki Entitateendako indarra duen legediak ezarritako errekurtsoak paratzen ahal dira.

I. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ........, sorteguna: ............, sorterria: ........... (........), helbidea: ..........., zenbakia: .............., posta kodea: ..........., herria: ................, telefonoa: ..........

Zure aitzinera azaldu eta adierazten dut:

Gizarte langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar nazatela eskatzen dudala.

Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskatzen dut eskabide hau onar dezazula eta, hortaz, gizarte langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdira onartua izan nadila.

(Eguna eta sinadura)

II. ERANSKINA

1._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak. Bermeak. Auzitegi Konstituzionala. Erregearen eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren lurralde antolamendua. Azalpen laburra.

2._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Izaera eta esanahia. Nafarroako Foru Erakundeen aipamen laburra.

3._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea. Azalpen laburra.

4._Enplegu publikoa eta langileen kontratazioa Nafarroako administrazio publikoetan. Kontratazioaren eta deialdien araubidea.

7._Nafarroako gizarte zerbitzuen lege ingurua. Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea. Dekretuak eta erregelamendua, Hitzarmenei buruzko Foru Legea.

8._Gizarte zerbitzuei buruzko Nafarroako araudia. Programak. Analisiak eta balorazioa.

9._Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren egitura organikoa.

10._Oinarrizko laguntza gizarte zerbitzuetan.

11._Gizarte zerbitzuen antolaketa eta sailkapena Nafarroan.

12._Haurrak eta gazteak, Nafarroako gizarte zerbitzuen jarduketa esparru.

13._Adinduak, Nafarroako gizarte zerbitzuen jarduketa esparru. Gizarte zerbitzu oinarrizkoa eta hirugarren adina.

14._Familia eta komunitatea, Nafarroako gizarte zerbitzuen jarduketa esparru.

15._Nafarroako gizarte zerbitzuen esku-hartzea minusbaliatuen arloan.

16._Nafarroako gizarte zerbitzuenek emakumeari ematen dioten laguntzaren analisia eta balorazioa.

17._Gizarte lana Udalaren argibide, orientazio eta aholkularitza programari dagokionez. Haren xedeak eta ezaugarriak.

18._Etxez etxeko laguntza udalen gizarte zerbitzuetatik.

Gizarte zerbitzuen plangintza. Gizarte langilea eta plangintza prozesua.

20._Lan-taldea gizarte zerbitzu oinarrizkoetan. Haren ezaugarriak, profesional bakoitzaren eginkizunak eta profilak. Gizarte langilea eta plangintza prozesua.

21._Lan-taldea gizarte zerbitzu oinarrizkoetan. Haren ezaugarriak. Profesional bakoitzaren eginkizunak eta profilak. Gizarte langilea eta lan-taldea. Balorazioa.

22._Gizarte zerbitzu espezializatuak. Lehen laguntzako gizarte zerbitzuak. Haien egoera Nafarroan.

23._Dokumentazioa gizarte lanean. Informazio bilketa.

24._Elkarrizketaren teknika gizarte lanean. Elkarrizketa premien azterketan.

Iragarkiaren kodea: L0615697