II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, bost famili langile lanaldi erdian eta oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez hartzeko
Mankomunitateak oposizio-lehiaketa bidezko deialdia eginen dela iragartzen du, D mailako 5 famili langile hartzeko lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian aritzeko, ondoko baldintza hauei jarraikiz:
1._Arau orokorrak.
1.1. Deialdia eginen dela iragartzen da, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko 5 famili langile hartzeko, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian; Mankomunitateko E mailako lan-kontratudun finkoen artean igoera txanda murriztua eginez beteko dira lanpostuak.
1.2. Deialdiko lanpostuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuko D mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen dituzte. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak lanaldi erdirako lan-kontratudun finko izanen dira, Gizarte Segurantzan kidetuko eta hartan alta emanen zaie.
1.3. Araudi aplikagarrian ezarrita dago lanaldiaren araubidea, baita opor, jaiegun, sari-ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Halarik ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek; betiere, zerbitzuaren beharren arabera.
1.4. Izendatzen diren izangaiek Mankomunitate hau osatzen duten herrietariko batean bizi beharko dute.
2._Izangaien betebeharrak.
2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izatea, E mailakoa.
b) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehen maila edo parekoa, eta E mailan bost urtez aritu izana frogatzea.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
d) Hautapen probak gainditzea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
3._Eskabideak.
3.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistro orokorrean, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.2. Izangaiek, deialdiaren 6. atalean ezarritakoari jarraikiz, oposizio-lehiaketako epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte eskabidean, jatorrizko agiriak edo, administrazio nahiz notario bidez, konpultsatutako kopiak aurkeztuz.
3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak ekarri beharko dira:
a) Izangaiak deialdiaren 2. arauan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen dutenak.
b) Izangaiek alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4._Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuko da.
4.2. Interesatuek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen barrenean erreklamazioak egiten ahalko dituzte.
4.3. Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzita direla, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Mankomunitateko burutzak, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dena. Orobat, oposizio-lehiaketako probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren adieraziko da.
5._Epaimahai kalifikatzailea.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Lehendakaria: Itzaga Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.
Mahaikidea: Jesús María Mangado Beroiz jauna.
Ordezkoa: Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna.
Mahaikidea: Marta Goñi Abaurrea andrea, langileen izenean.
Ordezkoa: Marta Beroiz Erdozain andrea.
Mahaikidea: José Ignacio Pardo Blanco jauna.
Ordezkoa: Carlos Echarte Urtasun jauna.
Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Beaumont Larequi jauna.
Ordezkoa: María Loreto Echavarren Sanz andrea.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du lanean jardun gutxienez kideen gehiengoa biltzen ez bada.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu saio guztietarako edo batzuetarako. Adituak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.
6._Lehiaketaldia.
6.1. Izangai onartuek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, honako baremoaren arabera:
a) Lanbideko curriculuma.
Bere eginkizunen arloko gaiei buruzko prestakuntza ikastaroa egin izana frogatzen duen titulu-ziurtagiri bakoitza puntu bat, eta gehienez ere 10 puntu.
Eskatzen dena baino maila handiagoko titulu akademikoa izateagatik, 5 puntu gehienez.
Merezimendu gisa alegatu eta baremoaren barrenean balorazio zehatza duten tituluak lortzeko beharrezkoak diren maila apalagoko tituluak ez dira baloratuko.
Orobat, ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinberzeko baldintza den titulua.
b) Euskaraz jakiteagatik, 5 puntu gehienez. Ziurtagiri bidez frogatu beharko da.
6.2. Lehiaketan gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.
7._Oposizioaldia.
7.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:
Lehen ariketa: praktikoa. Epaimahaiak erabakiko du zer proba egin; bete beharreko eginkizunei lotutako gaien ingurukoa izanen da eta, gehienez ere, bi ordu iraunen du. 40 puntukoa da ariketa honen gehieneko puntuazioa. Gutxienez, 20 puntu atera beharko dira, baztertuta geldituko baitira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.
Bigarren ariketa: teorikoa. Epaimahaikoek egindako 20 galderari erantzun beharko zaie idatzita; laneko eginkizunei eta Nafarroako Administrazio Publikoei buruzkoak izanen dira galderak. Gehienez ere bi ordu iraunen du. 40 puntukoa da ariketa honen gehieneko puntuazioa. Gutxienez, 20 puntu atera beharko dira, baztertuta geldituko baitira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.
7.2. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak hamar eguneko epean jendaurrean ikusgai paratuko ditu, Mankomunitateko iragaki oholean, lortutako puntuazioak eta hurrengo ariketa egiteko eguna eta lekua.
7.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.
8._Gainditzen dutenen zerrenda.
8.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, probak gainditzen dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzaren lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak batuko ditu. Orobat, izendapen proposamena jarriko da ikusgai.
9._Agirien aurkezpena.
9.1. Proposaturiko izangaiek, proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman edo banakako jakinarazpena egin ondoko hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, Mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte honako agiri hauek:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.
b) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.
c) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.
9.2. Proposaturiko izangaiek agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez badituzte, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izanen dira karguaz jabetu eta jarduketa guztiak deuseztatuko dira, izangaiek hasierako eskabidean gezurra esateagatik izan lezaketen erantzukizuna ukatu gabe.
9.3. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Mankomunitateak 8.1. arauan aipatzen den zerrendako hurrengo izangaiekin beteko du hutsunea.
10._Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Hautaketa prozesua amaitu ondoren, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak izendapen proposamenean adierazitako izangaiak izendatuko ditu.
10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
10.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean jabetuko dira lanpostuaz izangaiak. Aipatu epearen barrenean eta behar adina frogaturiko ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badute, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko D mailako famili langilearen lanpostua lan-kontratu finkoan eta lanaldi erdian betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte, eta deialdi honen aitzineko oinarrian erran bezala beteko dira lanpostuak.
11._Deialdiaren kontrako errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta behin betiko eginta administratiboen aurka, Nafarroako Toki Entitateentzat aurreikusitako errekurtsoak jartzen ahal dira.
I. ERANSKINA
Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N: ............., sorteguna: ........., sorterria: ............., helbidea: ...., zure aurrean agertu eta azaltzen dut:
Eskatzen dudala onartua izatea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko famili langile izateko D mailako 5 lanpostu, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian, betetzeko deialdian.
Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Horrenbestez,
Eskatzen du: Onartua izatea Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko famili langile izateko D mailako 5 lanpostu, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi erdian, betetzeko deialdian.
(Tokia eta eguna)
Iragarkiaren kodea: L0615696