123. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERRIOBEITI

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2006ko irailaren 5eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntual bat, bizitegietarako diren Berriobeitiko herrigune zahar finkatuetan etxebizitza kopurua zehazteko, Berriobeitiko Udalak sustatua eta David Azcona Ruiz de Galarreta arkitektoak prestatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesatuen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79,3. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko.

Berriobeitin,2006ko irailaren 28an._Alkatea, Jose María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0615674